XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anai biok dagoz ke barrien artean ixileko antzekoak garanduten.

Santxok izenak irakurten ditu, iraizean.

- Asignatura barri hau ez dago osorik dirautso Santxok bere anaieari.

Osotuteko, beste erreskada bat preminazko da. Bai.

Eta besteak, emakume aingeruak edo aingeru emakumeak?.

Nun dozu horreen izenkadea?.

Komandanteari, aitari noizean behin entzuniko esanaldiak jatorkoz gomutara; eta Santxok entzun degiozan, bere kautan bailiarduan, baina berba argi argiro eginez dihardu:
Aita, aintzine, gaztetan, 1914-1918 gerrate aurreko udaldi batzuetan, senide batzukaz uri honetara etorri ohi zan.

Aitari entzun behar!....

Uria alaia zan, hemengo jenteak pozaren iturria edozein jazoeratan aurkitzen ei eban.

Lanetiko irabaziak gehituten ziranean....

Eta herri-jaietan... Edo kanpoko norbait urira heldu zala eta haren omenez kaleetan eta plazan soinua joten ebenean, eta txistularien txiruliruak entzungarri ziranetan.

Beste musikarik egon be, ez egoan eta...!.

Herri osoa erromeri, uri baketsu, anaikor... demokraziz beteriko hau.

Eta aitak-eta, pelotan jokatzen eben, eta sagardaoa edaten eben eta dantzan egiten eben.

Eta orain... harek ez, Iruñan dagoalako, baina nik neuk dakustaz kaleak hutsik, bazterrak ilun, plazan inor be ez.

Ez dago ezetariko soinurik, ez dago barrerik....

Kanpaialdiak zertzen doguzanean, lau katu doaz kalerik kale, indarrez, bildurrarren joan be.

Egunero jatortaz urikoak nahitaezko mesede bila, ibilagiri eske.

Oztoztan bizi ei dira, ondasun barik, gizonezko barik, penaz beterik, noiz zer entzungo.

Aldi batean... hemengo neskatila garbi lirainak edonun agiri ei ziran; eta mutil sendo eta zintzoak, guztiok barre egiteko prest kaleetan, eleizatik urteeran, plazan, zine-inguruetan.